Izki Arabako Mendialdeko BTT zentroa

Kanpezu-Arabako mendialdeko koadrilan kokatuta, Izki Arabako Mendialdea BTT zentroak mendiko bizikletaz gozatzeko 15 ibilbide ditu, tartean, Gasteiz eta Lizarra lotzen zuen antzinako trenaren ibilbideari jarraitzen diona. Guztira, 506 kilometro dira eta zailtasun maila ezberdina dute: berdeak (17 km), urdinak (29 km), gorriak (159 km) eta beltzak (300), ibilbide errazenetatik trebeenentzako baino ez direnetara.

Centro BTT Izki Montaña Alavesa

Harrera-gunea Urturiko golf zelaian dago eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu:

– Bizikleten alokairua. (Gomendatzen da aldez aurretik telefonoz erreserba egitea)
– GPSaren alokairua. (Gomendatzen da aldez aurretik telefonoz erreserba egitea)
– Bizikletak garbitzeko lekuak / Aldagelak eta dutxak. 2 €.

Bertatik abiatzen dira ibilbideak kareharrizko mendien, soroz beteriko lautaden eta hosto zabaleko basoen inguruan.

Bisitariak bizikletaz ezagutu dezake Arabako Mendialdeko aberastasun artistiko eta kulturala, haran txikien eta mendien artean, ikusgai izango ditu Erdi Aroko hiribilduak eta herri politak. Harresi eta dorreen artean, palazio eta jauretxeak kontserbatu dira, hasierako eliza eta ermitekin batera.

   BIDE BERDEAK (Oso erreza)
   BIDE URDINA (Erreza)
   BIDE GORRIA (Zaila)
   BIDE BELTZA (Oso zaila)