MT14 GR38 A

MT 14

Ibilbide hau GR-38 B bidearen bertsio laburra da. Honen zati handi bat Ardoaren eta Arrainaren Bidea izenez ezagutzen den GR-38an barrena igarotzen da. Oso egokia da bertsio luzea egiteko asmoa izan arren gure sasoi fisikoari buruzko zalantzak baditugu. Nolanahi ere, ibilbide honek ere Arabako Mendialdearen handitasuna erakusten digu, eta zentroaren beste ibilbideek erakutsiko ez dizkiguten parajeak ezagutzeko aukera ematen digu. Gogoan izan ia 80 kilometro direla, mendiko pista eta bidezidorretan barrena; metatutako desnibelak eta beroak gogorra egiten dute ibilbidea. Udan urez eta elikagaiez ongi hornituta joan behar dugu, nahiz eta inguruko herri ugarietan hornitzeko aukera izango dugun.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
77,8 km10:001.616 mOso handia

KMZ / PDF