NW – Santa Teodosia

Nordic Walking Gunea Harana

Ibilbide eder honek Santa Teodosia mendate bukolikora eramango du ibiltaria, non izen berdina duen baseliza dagoen, mendi larredien eta pago itxien artean. Leku honetan mahaiak eta barbakoak daude eta baita iturri bat ere. Ibilbidea Aldako herritik hasten da eta Kontrasta herrira joango gara ‘Kontrasta’ ibilbide berdearen hasierako zatia jarraituz. Ondoren, eskuinetarako bide bat hartuko dugu, eta bertan aipatu dugun ibilbide berdea eta ibilbide gorri hau banatzen dira. Bideak altuera irabazten joango da Santa Teodosia baselizako inguruetara hurbilduz. Itzulia bide asfaltatu batetik egingo dugu, Done Bikendi Harana herrira jaitsiz. Hemen, ibilbide urdinaren norabidea hartzen da, Alda herrira bueltatzeko.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
11,8 km3:50278 mZaila

KMZ / PDF