Izkiko Parke Naturalaren zidorrak

Izkiko Parke Naturalak (1998an izendatu zen) 9143 Ha dauzka, eta paisaia desberdin ugari eta natura eta kultura altxor pilo bat dauzka.

16 zidorreko sareari esker, parke natural honetako paisaia ederrak aurkitzeko ez eze, flora eta faunari behatzeko eta lurralde honetan bizi izan ziren eta bizi diren pertsonen tradizioak eta kultura hautemateko aukera izango du ibiltariak.

Izkiko Parke Naturalaren bidezidorrak

Aukeran daude, gainera, zailtasun txikiko zidorrak eta zailtxoagoak direnak. Luzeak eta laburrak. Denetatik bisitaria puntu interesgarri desberdinetara heltzen da baina. Bat baino gehiago dira bide zaharretatik doazen ibilbideak –Sarrondo, Antoñanako zidorrak…-, naturgune honetako herri ederrak lotzen dituztenak: Korres, Antoñana, Bujanda, Maeztu… Zenbait zidor amezti zabalean sartzen dira –Ullibarri, Renabar, El Paseo, Larrabila…–, eta nabarmenena Mandazainena da, ehun urtetik gorako bidetik basoa Apinaizetik Kintanaraino zeharkatzen baitu. Isilik joanez gero, ameztien gerizpean, okil ertainaren kantua zein baso igel jauzkariaren korroka entzun daiteke. Zorioneko izanik, basurde handia ere iheskorra ere ikus liteke. Kareharrizko harkaitz handiak –Soila, La Muela, Kapildui…–, ibilbide hauetako askotatik ikusten dira.

Agin eta El Cartero zidorretatik bisitaria zuhaitza monumental eta bitxietara gerturatzen da: ezki, hagin, gaztainondoak…., pertsonen historiaren ehunka urteren lekuko, Parkean eta inguruetan dauden monumentu desberdinen bidez igar daitekeen historiaren lekuko: Leize-zulo artifizialak, monolitoak, gazteluen aiurriak, zubiak, errotak, guztiak eskueran zidor desberdinetatik joanez gero: San Roman, Marizurieta, Bujanda, Botondela, Los Molinos, Txarabitana…

Horrela, baso eta mendietatik, ibai eta latsen ondotik, harkaitzen artetik paseatuz, argi eta garbi ulertzen da zergatik den Izki gaur natura eremu babestua. Aldi berean, artatu behar dela ulertzen laguntzen du, etorkizuneko belaunaldiak zidor horietatik ibiltzen direnean, naturazko balore guztiez gozatzen segitzeko aukera izan dezaten.

   ZAILTASUN TXIKI BIDEZIDORRAK
   ZAILTASUN ERTAIN BIDEZIDORRAK
   ZAILTASUN HANDI BIDEZIDORRAK