Antoñana zidorra

Korresetik Antoñanara

Korreseko elizatik abiatuta, hilerrira daraman pista hartzen da. Soila mendiaren magala ezkameztien, karraskalen eta astigarren petik inguratzen duen bide buztintsutik segitzen da. Pixka bat aurrerago, bidearen desbideraketa batean, eskuineko adarretik segitzen da, ezkerretarako bihurguneraino. Une horretan bide hori utzi behar da, eskuineko bidexka hartu eta puntu honetan oraindik dirauen bide zaharretik segitzeko. Zidor atsegin batetik egiten da aurrera, ezkamezti eta ezpeldun karraskalaren petik eta, geroago, pagadian zehar doana.

Vista de Antoñana

Zidorraren puntu batean ikaztegi edo txondor zahar baten tokia zeharkatzen da eta, zeharkatu eta berehala, ibilbideko punturik garaienera igotzen da, antzina gaztelu bat kokatu zen harkaitzezko monolitoaren oineraino, juxtu. Zidorretik segituz, behatoki natural bikaina den tontor batera heltzen da. Gero jaisten hasten da, orientazioa aldatu eta pista batera emanez. Alternatibak: Lagabiatik gertu Bujanda zidorrarekin lotzen den bide bat dago, eta Izki ibaiko sakanetik Korresera itzuli edo Bujandara gerturatzeko aukera dago. Aurrerago, gaztainondo multzo baten parean, beste bidegurutze bat dago, nondik Agineko zidorrarekin lotu eta Korresera itzuli ala Soila mendira igotzeko aukera eskaintzen den.

ZidorraDistantziaDenboraZailtasuna
Antoñana4,1 km1:15 hErraza

KMZ / PDF