El Paseo zidorra

Urturitik Bentara (Kintana)

Herriaren iparraldeko azkeneko etxeak igaro eta berehala, eskuinetara dagoen bidea hartzen da. 145 bat metrora, beste bide bat hartzen da, eskuinetara berriro, amezti zabalean barneratzen dena. Bi itxitura igaro behar dira, eta hurrengo bidegurutzean eskuinetara hartu, berriz. Handik metro batzuetara pago eta gorosti ugariko gunea zeharkatu eta, ondoren, urak Ega ibaira bideratzen zaizkion Paseoko ibaitxoa gurutzatu behar da.

Espinaleko istila Urturin

Baso soilune batetik, El Santo eta La Muela haitzak ikusten dira, atzean eta, pixka bat aurrerago, Kintana herria, bizkarrean profilatuta. Mandazainen zidorrarekin bat egiten den tokian amaitzen da ibilbidea, eta handik Kintanaraino segitzea dago. Gertu dago Kintanako bentarako bidegurutzea. Eraikin sendo eta handia da benta hori, non Mandazaineko bideko pasadizokoak hartzen ziren. Alboan Kontxesi baseliza dago, XVII. mendearen hasieran eraikia, bidaiariek meza entzun ahal izateko, herriraino joan beharrik gabe. Alternatibak: Mandazainen zidorrarekiko bilgunean, bide horretatik Apinaizeraino edo 1100 bat metrora dagoen La Lunetaraino joan daiteke, eta handik Haitz Zabalerako bidea har daiteke, Urturira itzultzeko, ibilbide borobila eginez.

ZidorraDistantziaDenboraZailtasuna
El Paseo2,1 km0:40 hErraza

KMZ / PDF