Txaribitana zidorra

Arluzeatik El Rasoraino

Bidea Arluzean hasten da, Goiko Iturriaren parean. Eskuineko bidea hartzen da, metro gutxitara pista zabalago batekin lotu eta larre eta soroen artean gorantz doana. Mugarri barrera zeharkatu ondoren, bidea gora doa ipuru, txilar eta larreen artean Done Justiren magalerantz. Handik metro gutxitara, bidea utzi eta ezkerretara hedatzen den zelaia zeharkatzen duen zidorretik jarraitzen da.

El Raso

Berehala ezkerretara El Cartero zidorrarekin lotzen duen beste zidor bat uzten da. Hormatxoaren paralelo jarraitu eta pagadian sartzen da. Metro batzuk aurrerago, eskuineko magalean, Aginal dago, hagin handiak dauden tokia. Zidorrra Izkiko mendien gainetik ipurudun larrediak dauden goi lautada batera zabaltzen da. Behin La Señorita Leizezuloa gaindituta, eskuinetara Gurutzeko haitzak ageri dira. Horrela, El Raso izeneko tokira heltzen da, harresitxo zaharren hondakin eta pila handitan metatutako harriekin, eta han amaitzen da Txarabitana zidorra, El Cartero zidorrarekin bat eginez, Apinaizerantz segitzeko. Alternatibak: Rekaskana izenez ezagutzen den aldean Marizurieta eta El Cartero zidorrekin lotzeko aukera dago. Bestalde, El Rason El Cartero zidorrarekin lotu eta handik Arluzeara itzultzea badago.

ZidorraDistantziaDenboraZailtasuna
Txaribitana5,3 km1:45 hErraza

KMZ / PDF