Ullibarri zidorra

DeKorresen inguruetatik (Monasterioa) El Cura pagoraino

Zidorra Korresen hegoaldean hasten da, “Monasterio” izenaz ezagutzen den mugartean, San Martin haitzen azpian. Errepidea zeharkatu eta Izki ibaia gurutzatzen da, Artikuzubiako zubitik, pista bateraino heldu arte, eta han ezkerretara hartzen da.

Mantxibio mendia

Zeharkatu den errepidetik Harkaitzeko Amaren harkaitz malkar baten gainean, eta Mantxibioren hegoaldeko magala, zeinen azpian Roya harkaitza dagoen. Bideak bira egiten du, eskuinalderantz bihurgunea marraztuz, eta Mendizorrotz mendia ezkerretara uzten du (urkidi interesgarria hazten den tokian), mendebalderantz. Ganadu itxitura zeharkatu eta bidetik jarraitzen da, finka bat inguratuz, beste itxitura batera heldu arte. Parkeko benetako protagonista eta Europako zabal eta onenetakoa den Izkiko ameztiaren ateetara heltzen da. Bidea utzi eta zidor txiki bat hartu ondoren, Izkiren adarreko bat, Yermanda ibaia gurutzatzen duen zubira heltzen da. Hortik aurrera, ez da ezer falta helmugara El Cura pagora heltzeko. Heldu baino pixka bat lehenago, Izkiko mendietan barrena sartzen den Mandazainen sendabidearekin bat egin daiteke.

ZidorraDistantziaDenboraZailtasuna
Ullibarri3,3 km0:53 hErraza

KMZ / PDF