PR-A 56 ibilbidea

PR-A 56 Bernedo-Villafria-Villaverde-Navarrete

Ibilbide ederra da, Arabako Mendietako hainbat erdigune Errioxakoekin lotzen zituzten antzinako bideetan zehar doana, landare ikatza, ardoa, garia edo olioa bezalako produktuen salerosketarako erabiltzen zirenak. Ezpelak, ameztiak eta erkameztiak dituzten pagadi berriak zeharkatzen ditu. Ega haranaren eta Toloño mendilerroaren bista panoramikoak apartak dira, eta ”bonete” ezaguna duen San Tirso mendira igo daiteke. PR-A 54 ibilbidearekin bat egiten du neurri batean, baita GR1 “Zidor Historikoa” ibilbidearekin ere. Beste interpretazio zidor interesgarri bat ere badago ikaztegiei eta karobiei buruz.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
14,8 km4:45 h500 mZaila

KMZ / KMZ-1.Aukerakoa / KMZ-2.Aukerakoa / PDF