PR-A 77 ibilbidea

PR-A 77 Urizaharra-Las Rasas

Ibilaldiak Urizaharratik eramango gaitu, gotortutako portalea mantentzen duen herritik, eta dituen harresietatik eta parrokia eder batetik hasiko da, gizatiartutako paisaiak eta hariztien eta gorostidun pagadien baso anitzak zeharkatuz. Historiaurreko aztarna izugarriak ikusiko ditugu bidean: Peña Huecako Erdi Aro goiztiarreko haitzuloetako ermitategia edo Harkaitzeko Ama Birjinaren baseliza, Faidun, Euskadiko elizarik zaharrena. Berriz ere Urizaharrara itzuli baino lehenago, mehatzeko amildegi mardul bat zeharkatuko dugu; bertan, asfalto-harrobia ustiatzen zen. Bideak hasieran PR-A 76 Urizaharra – Baroja ibilbidearekin egiten du bat eta azkeneko zatian GR-1 Zidor Historikoarekin.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
18,9 km5:45 h450 mErtaina-Zaila

KMZ / PDF