Nordic Walking Gunea Kanpezu
Ibilbide zirkularra da hau, eta Santikurutze-Kanpezutik abiatuta, Kodes mendilerroko hasierako aldapei aurre egitera eramango gaitu, “Tierras Royas” izeneko inguruan. Mendebalderantz jarraituko dugu, altitudea mantenduz, Laquedin bidetik eta La Cogolla gailurraren azpian. “La Dormida“ trokara ailegatu ondoren, bideak sakana aprobetxatuko du Ega ibaiaren ertzetara iritsi arte, eta mendi-bide eroso batetik igoko gara bukaerako punturaino.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
10,9 km | 2:25 | 354 m | Oso zaila |