Bideak eta ibilbideak

Arabako Mendialdea Arabako probintziaren hego-mendebaldean kokatzen da eta 6 udalerriz osatzen da: Arraia-Maeztu, Bernedo, Campezo / Kanpezu, Lagrán, Peñacerrada-Urizaharra eta Harana / Valle de Harana. Guzti hauek Arabako Mendialdeko Kuadrilla osatzen dute, eta bertara iristea oso erraza da Vitoria-Gasteiztik, Errioxatik eta Nafarroatik.

Gida honekin eskualdea ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, ibilbide motzeko sarearen bidez, eta bidean aurkituko ditugun paisaiaz, landaretzaz, faunaz eta ondareaz gozatzeko aukera izango duzu.

Ibilbide bakoitza fitxa batean azalduko da. Fitxa bakoitzean honako informazioa aurkituko dugu: ibilbidearen deskribapena, ibilbidearen trazatua daukan mapa eta datu teknikoen informazioa (luzera, desnibela, distantzia eta iraupena). Guzti hau modu grafiko batean ikusteko profila aurkituko dugu.

Arabako Mendialdea ezagutzera eta disfrutatzera animatzen zaituztegu mendi ibili hauen bitartez eta modu berean gogorarazten dizuegu paradisu natural honekin gozatzen jarraitzeko modu bakarra ingurua zaintzea eta errespetatzea dela.