Autogidatutako ibilbideen ezaugarri nagusia da erabiltzaile berak, denborak markatzen dituela, eta ibilbidean planteatzen diren mugarri natural eta turistiko ezberdinak ibiltzen dituena. Lurraldean bertan markatutako ibilbideak ez izan arren, erraz interpretatzen dira, eta beraz xendazaletasuna esperientzia interesgarria bihurtzen da.
Guztira, proposatutako ibilbideak lau dira, eta Izkiko Parke Naturalean barneratzen dira.

Izkin, “Quercus pirenaica” zuhaitz-espeziearen Europako erreserba dago, eta kontserbatzea eta ezagutzea merezi duen landa-kultura berezi bat garatu da bertan.
Korrestik Izkiko sakana zeharkatu eta Bujandara iristeko aukera dago. Izki ibaiaren arroila ikusgarriak eta atseden-eremu zabal batek bakarrik edo familiarekin gozatzeko aukera emango dizute.
Inguruan, oso deigarriak egingo zaizkizu Laño, Faido eta Markinezko eremutarren kobak, Arluzeako arroila eta harkaitzak, eta Urizaharreko hiribildua.
AUTOGIDATUTAKO IBILBIDEAK