Ibilbide luzeak marka bereizgarri batzuen bidez seinaleztatzen dira. Lerro gorria eta horren gainean lerro txuri batekin osatuta dago marka, eta zuhaitzen enborretan, harrietan edo euskarri espezifikoetan margotzen dira.

Ibilbide luzeko ibilbideen-sarea ,Arabako Ibilbide Berdeen sarearen parte dira. Arabako Mendialdean dauden ibilbideek eskualdearen aniztasuna erakutsiko dizkizu, eta erritmo lasai batean baso itzaltsuetan barneratu ahal izango duzu., bere urmaelak eta urtegiak alboratuko dituzu, malkarretara hurbildu, ilunabarrekin disfrutatu, arranoak edo miruak ikusi, edo zortea izanez gero bisoi europarraren bat edo kastoreak ere bai.
Arabako Mendialdeak bere haranetan eta lautadetan, zuhaiztietan eta belardietan, bere mendietan, erreketan eta ur-jauzietan ezkutatuta sentsazio ezberdinak sorrarazten ditu, eta paisaia berezi honen historian murgilduko zara.
GR1 BIDEZIDOR HISTORIKOAREN ETAPAK
GR38 ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEAREN ETAPAK
GR120 INAZIOTAR IBILBIDEAREN ETAPAK
GR282 ARTZAINTZA NATURBIDEAREN BIDE NATURALAREN ETAPAK