PR-A 54 ibilbidea

PR-A 54 Bernedo-Angostina-Kintana-Urturi

Arabako mendialdeko lau herrigune lotzen dituen ibilbidea da: ibilera luze bezain erakargarria. Bernedon hasiko gara, interes handiko multzo historikoan. Hainbat gunetatik igaroko gara, besteak beste: Okongo Andre Mariaren baseliza -eskualdean debozio handikoa-, Toloñoko mendilerroko hegal hostotsuak edo hormetan hilarri erromatarrak dituen eta Cividad haitzeko Burdin Aroko kastroan kokatuta dagoen San Bartolomeko baseliza erromanikoa, bai eta Ega ibaiak Angostina eta Marañónen artean sortzen duen haitzartea ere. Pago, arte eta erkametz-basoak izango ditu ibiltariak lagun. Europako ametz arrunten basorik onenetakoa duen Parke Naturalean sartuko gara: Izkiko Parke Naturalean.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
18,4 km5:50 h550 mZaila

KMZ / PDF