PR-A 55 Villaverderako ibilbidea
Ibilbide askotarikoa dugu honako hau, Lagran inguruko Villaverde herrira daramana pagadiak, hariztiak eta panoramika zabaleko lursailak zeharkatuz. Ibilbideak bidaztia Lagraneko golf-eskolara ere hurbiltzen du.
| Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
|---|---|---|---|
| 7,6 km | 2:00 h | 150 m | Erraza |