PR-A 58 Maeztu-Zikuiano-Sabando-Roitegi
Arraia-Maeztu udalerriko lau herriak lotzen dituen ibilbide erakargarria da, paisaia eta landaredi-aniztasun handiko tokietatik pasatzen dena. Campanas mendiaren hegaletako eta Zikuianoko larreko erkameztiak Abitigarrako enbor argaldun pagadi zabalaren bestelakoak dira. Ibilbidean zehar dauden larre zabalek eta ganaduaren oparotasunak errotutako abeltzaintzako kultura erakusten dute; kultura hori agerikoagoa da Erroitegi inguruan, Abitigarraren hegaletan. Tarte batzuetan, ibilbideak antzina lau herri horiek lotzen zituzten bide zaharretatik igarotzen da. Halaber, lehenengo zatian PR-A 59 “Arburuko Kanpaiak” ibilbidearekin egiten du bat eta azkeneko zatian PR-A 61 “Arabako mendien ibilbide biribilarekin”; ibilbide hori egitea aukera ona, baina luzea izan daiteke, Erroitegitik bueltatuz, hala, ibilbide biribila eginez.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
4,5 km | 3:50 h | 650 m | Ertain-Zaila |
KMZ / KMZ-Aukerakoa / PDF