PR-A 59 Arburuko kanpaiak
Maeztu hiribildu ederretik, ibilbideak Arburu mendiaren gailurrera eramango gaitu, erkamezti eta artadi apartak zeharkatuz. Bidean Obiko kobetatik igarotzen gara, leizeen eta zulo karstikoen multzoa dena eta kareharrizko haitzean zabaltzen direnak. La Campana eta Peña Las Cinco bigarren mailako gailurrak, burdinezko tresna bitxiekin ko-roatutakoak, Berrón ibaiaren ibarreko talaia bikainak dira. Ataurira “Gurditxoen maldatik” jaitsi aurretik, zidorrak tarte ikusgarri bat gurutzatzen du harkaitz harritsu baten erlaitzaren azpitik. Maeztura antzinako Vasco-Navarro trenbidearen tarte batetik itzultzen da, Bakardadearen Ama Birjinaren baseliza erromaniko oroitarazletik pasatuz. Gure ibilbidea PR-A 58 ibilbidearekin bateratzen da hasierako tartean eta PR-A 61 ibilbidearekin amaierakoan.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
12,6 km | 3:50 h | 475 m | Ertaina |