PR-A 60 Birgaragoien-Arraialde-Azazeta
Ibilbidea Birgaragoienen hasten da, Azazeta mendatearen oinean dagoen herrian. Zidorretatik Arraialde mendira igotzen da, toki ederrak zeharkatuz; toki horietan, mendiaren oinean adar bihurritudun erkametz motzak nabarmentzen dira eta goiko zatian pago berriak. Bidean Askarro aterpetxe erosoak ibiltariak hartzen ditu. Azazeta herrira jaitsi ondoren, mendatearen erdian dagoena, berriz ere mendiko bideetatik itzultzen da. Arraia-Maezturen eta Toloño, Kodes eta Abitigarra mendilerroen bista panoramikoak apartak dira. Ibilbidea Atxosteko historiaurreko aztarnategi garrantzitsutik pasatzen da azkeneko zatian.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
11,4 km | 3:55 h | 450 m | Media |