PR-A 76 ibilbidea

PR-A 76 Urizaharra-Baroja

Arabako mendien hiribildu interesgarrienetako bat erakusten digun ibilbide erraza da: Peñacerrada-Urizaha-rra; eraikin aipagarriak gordetzen ditu, eliza ederra eta bere harresiek gotortutako portala azpimarratzen dira. Ibilbideak gizatiartutako paisaietatik eta basoetatik eramango gaitu Peña Huecako Erdi Aro goiztiarreko haitzuloetako ermitategia erakutsiz, hiru koba artifizialek eta haitzean zulatutako hilo-biek osatutakoa. Urizaharrako gotorlekuko hondarrak ere ikusiko ditugu, Gazteluaren goialdean dagoena, baita Urizaharra herrixka primitiboaren kokalekua ere; orain herrixka horretatik elizaren hondakin batzuk baino ez dira geratzen.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
10,8 km3:25 h325 mErtaina

KMZ / PDF