PR-A 78 ibilbidea

PR-A 78 Montoria-San Leon-Atxabal

Ibilbideak Toloño mendilerroaren hegal freskoetan sartuko gaitu, hasierako zatian mendizaleentzat ere ezagunak ez diren tokietatik. Meatzeko amildegitik igo behar da eta bertan antzinako ikatz-meatzeen ustiategien hondakinak ikus daitezke; garrantzi handia ematen zaie Euskadin ustiategi horiek urriak direlako. Herrera mendatetik gertu San Leon mendira igotzeko aukera dago, azalduko den seinaleztatutako saihesbidea jarraituz, baita izen bereko koba ezagutzeko aukera ere. Ibilbidea Rosa, Ataun eta Osluna bezalako hainbat muinoren ondotik igarotzen da, Errioxaren eta Arabako mendien eta lautadaren artean salerosketan aritzeko antzinako pasabide garrantzitsuetatik. Halaber, Zerreluntza eta aldapatsua baina erakargarria den Atxabal mendietara igotzen aukera dago. Pagadiaren itzala izango dugu ibilbidearen zati handi batean.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
10,7 km3:25 h360 mErtaina

KMZ / KMZ-Aukerakoa / PDF