Botondela zidorra

Markizetik Molino ibaiko zubiraino

Ibilbidea Markiz hiribilduko landa turismoko etxearen paretik abiatzen da, eskuinetarako bidea hartuta, igoera labur eta pikoan berehala altuera hartuz. Lehenengo bidegurutzean ezkerretarako bidea hartzen da. 1600 metroko ibilaldiaren ostean pista nagusia utzi eta Murba mendixkaren bizkarretik igotzen den eskuinetarako bidetik segitzen da. Geroago, bidea hobeto markatutako pistarekin lotzen da. Ezkerretatik igotzen segitu behar da alderik garaienera heltzeko. Puntu honetan bidea utzi eta eskuinetara dagoen saihesbidea hartzen da, zereal soroak inguratuz.

Harkaiztia Markizen

Enguatik, ezkerreko bidetik parkeko behatoki zoragarria den Belabiako postontzira igo daiteke. Eskuinetik jarraituz, zidorra Gurtatia pagadian sartzen da, eta aurrerago ezkameztun larredien gunera irteten da. Pista, orain, erkametz basoan sartu eta Larraurena mendatera heltzen da, non ezkerretik irteten den pista albo batera uzten den, eta eskuinetik segitu behar da, jaitsiera leunean. Geroago, beste bidegurutze batean jaisten jarraitzen da, ipuruak barreiatuta dauden bizkarralde garbitik. Bideak aurrera egiten du, zuhaizka heskaiez inguratutako finken artetik, pixka bat aurrerago pista nagusiarekin bat egin eta Molino ibaiko Markiz zubia gurutzatzen du. Alternatibak: Kiribil erako ibilbidea egiteko aukera, Urarte eta Markiz lotuz.

ZidorraDistantziaDenboraZailtasuna
Botondela8 km2:30 hErtain-Errasa

KMZ / PDF