Korres eta Bujanda artean
Zidorra Korresen hegoaldean hasten da, Balearen leize-zuloaren inguruetan. Handik metro batzuetara ezkerretako pista hartzen da, heskaiz apaindutako bide batetik. Sakanaren ibilbide bihurgunetsutik duela ia ehun urte eraikitako Aranbaltzako urtegira heltzen da. Ibaiaren bideari segitzen zaio, La Muela eta Soilako kareharrizko paretatzarren artetik, eskuinetara Antoñanako zentral hidroelektrikoa hornitzen duen ur kanala gurutzatu arte. Puntu honetan Izki ibaiak eratutako sakaneko haltzadi zoragarria nabarmentzen da.
Handik berehala pista uzten da, ezkerretara dagoen eta Soila eta Castillo harkaitza ikusten deneko soilune batean amaitzen den zidorra hartzeko. Ondoren, Izki ibaia zeharkatzen da, Lagabia ibaitik, eta zidorrari segitzen zaio, Villanuevako mendi-muinoa eta Fraidearen sakana eskuinetara lagata. Hortik bi bide irteten dira, bata ezkerretara, ibaira jaisten dena eta bestea eskuinetara, Mendi Ilunerantz doana, la Muelaren magalean. Ibiltzen jarraituz, haizpitartearen ostean eremu irekiagoa dago, Bujandatik gertu jada, bidea inguratzen duten labore eta heskaiekin.
Zidorra | Distantzia | Denbora | Zailtasuna |
---|---|---|---|
Bujanda | 3,5 km | 1h | Erraza |