El Agin zidorra

Korresetik Angiora

Behin goiko iturria gaindituta, Korresen, heskai eta soroen artean doan ezkerreko lehenengo bidea hartzen da. Gorago, ur biltegi baten ondoan Bide Zabala utzi eta eskuineko mendixkatik igotzen da. Metro gutxi aurrerago, ezkerretik bide bat lotzen da eta geroago beste bi eskuinetik, bidegurutze bateraino heldu arte, non zuzen jarraitzen den, itxitura bat igaro ondoren. 100 bat metro harantzago pistatik irten eta ezkerretako bidea hartzen da.

Tejo singular

Altitudea irabaztean bidea gero eta lur garbiagotik doa, pago, ipuru eta ezpelak sakabanatuta ageri diren larre harritsuari bide emanez. Behatoki natural bikaina den Avellanedo mendi-muinora heltzen da. Hemendik jaisten hasten da, Soilaren ekialdeko magaletik Angioraino zidor piko eta estutik, eta zuhaitz bitxi izendatuta dauden ezki handien ondotik igarotzen da. Aurrerago, legar hobi baten erdian, ehun urtetik gorako hagina dago. Zidorrak aurrera segitzen du, legar hobien artetik, eta harmaila handi batzuen bidez, pago multzo txiki baten ondoan, desnibel handia gainditzen da. Geroago, pago dotore baten ondoan, bidegurutze batetik pasatu eta jaisten segitzen da Antoñanako zidorrarekin bat egin arte. Alternatibak: Avellanedoko mendi-muinotik ebakigunearen ertzetik jarraitzen da Soila mendiaren gailurreraino heldu arte.

ZidorraDistantziaDenboraZailtasuna
El Agin3 km1:15 hErtain-zaila

KMZ / PDF