El Cartero zidorra

Apinaizetik Arluzeara

Neiratarren Jauregitik, Apinaizen, berehala kale nagusia utzi, eskuinetara jo eta Carrantanera doan zidorra hartzen duen bidea hasten da. Gora haitz bloke handien artean sigi-saga egiten da. Itxitura bat zeharkatu eta metro gutxira, eskuinetara, Los Cáñamos putzua ikusten da.

Los Arrancaos

Uraren bideari segituz, Carrantan urtegiraino heltzen da, aurrerago bitan banatzen dena, eta eskuinetara segitzen duena, Carrantan eta Larga haitzen artetik El Rasoraino, non Txarabitana zidorrarekin lotzen den. Igotzen segitzen da Done Kristobal mendiaren magaletik gainera heldu arte eta ebakiaren ertzetik jarraitzen da, Arbororaino, non zidorra ebakitik banandu eta bide zabal batetik segitzen duen, bidegurutze bateraino, eta han aurrez aurre dagoen zidor estua hartzen da. Larrean, pista bat gurutzatu ondoren, Arratia Sakaneraino segitzen da. Geroago, itxitura bat zeharkatu ondoren, bideak Arratiako sakaneko latsaren paralelo segitzen du eta azkenean Arluzeara heltzen da. Alternatibak: Goiko iturritik Txarabitana zidorra irteten da. Hortik El Rasoraino itzul daiteke, zidorra bertan amaitu eta El Carterorekin batzen baita, Carrantanetik Apinaizera jaisteko edo, bestela, Mandizibidearaino itzuli eta El Carterorekin bat egiteko, Arboro izeneko mugartean, eta Done Justi eta Done Kristobal gailurretaraino heltzeko.

ZidorraDistantziaDenboraZaitasuna
El Cartero5,6 km1:50 hErraza

KMZ / PDF