Urartetik Markizeraino
Urarteko hiribildutik eskuineko bidea hartzen da, egun aiurri egoeran dagoen XVI. mendeko santutxo monumental baten ondoan. Pista asfaltatu batetik segitzen du, abeltzaintzako ustiapen baten ondotik igaro ostean, ibairaino jaisten da, Markiz ibaiaren Zubia izeneko mugartean. Horrela, harrigarriki, Markizeko lurretan dagoen Urarteko errotaraino heltzen da, non sorkia mugitzen duen eta, aldi berean, errotarriak mugiarazten zituen ura pilatzeko kuboa edo ate-aitzinekoa bereizten den.

Bidea zidor bihurtzen da, eta erriberako landaredian barneratzen da, non Markizeko aurri errota erdi ezkutuan gordetzen den. Makal, haltz, sahats, urkidi eta ezpel muluzko landaredi hostotsuak, harkaitz blokeak bakanka dituela, ikusten dira zidorrean sakana zabaldu eta labore soroak berriro agertzen diren arte. Ikus daitezkeen hegaztien artean ur zozoa, hesi berdantza, buztanikarak eta martin arrantzalearen irudi urdin iheskorra dira aipagarrienak. Bidezidorrak ibaiaren paralelo segitzen du, Markiz hiribilduaren erdi-erdiraino. Alternatibak: Ibilbide borobila egiteko aukera, Botondela zidorrarekin Markinez ibaiko zubian bat eginez.
Zidorra | Distantzia | Denbora | Zailtasuna |
---|---|---|---|
Los Molinos | 2,9 km | 0:50 h | Erraza |