Mandazainen zidorra

Kintanatik Apinaizera

Herritik irteten da, Las Huertas urmaela eskuinetara lagata. Aurrez aurre jarraitu behar da, metro gutxitara hasten diren bi bideei jaramonik egin gabe, batek benta zahar batera darama eta bestea El Paseo zidorrarekin lotzen da. Soroen artetik jarraitzen da barrera bateraino, non Las Rozas urmaela dagoen. Beste barrera bat zeharkatu eta eskuinetarako bidea hartzen da, ameztitik Goiko Mugarrirako doana.

Kintana benta

Bidegurutze batean aurrez aurrekoa hartu behar da, bi pista zeharkatu ondoren. Eskuinetara dagoen lehenengo bidea hartuta, Los Troncos sakanetik Izko ibairaino jaisten da. Ibaia harrizko zubi batetik igaro eta landa batera heltzen da, non zenbait bide biltzen diren. Zuzen jarraitzen da, Renabar zidorrarekin bat egiten den tokiraino. Zuhaixken artetik jarraitzen da Bardilus latsera heldu eta sakanaren paralelo doan pista hartu arte. Berehala, eskuinetara, Ullibarri zidorra agertuko da. Ondoren, el Mogal urmaela eskuinetara uzten da, hurrengo bidegurutzean eskuinetara biratzeko. Bidetik jarraitzen da, beti istilduta dagoen Loizar pasabidera heldu arte. Ameztien artetik jarraitu eta zeharka gurutzatzen den pistara heltzen da. Zidor batetik igotzen da, La Tejera gainera daraman pista nagusiraino heldu arte. Handik Apinaizeraino jaisten da.

ZidorraDistantziaDenboraZailtasuna
Los Arrieros10,3 km3:00 hErraza

KMZ / PDF