Marizurieta zidorra

Urturitik Markizera

Zidorra Urturin hasten da eta golf zelaiko lurrak inguratzen ditu. Metro gutxira bide bat lotzen zaio, eskuinetik, zereal soroen artetik gain txiki batera heltzeraino. Hurrengo bidegurutzean La Muela eta el Santo haitzaren panoramika ederrez goza daiteke. Pixka bat aurrerago, bidegurutzean ezkerretara hartzeko biratzen da, eskuinetara urmaela utziz.. El Rason, beste urmael baten ondoan, El Portal haitzeraino doan zidor seinaleztatua irteten da.

Urturiren ikuspegia

Pistatik segituz, itxitura bat zeharkatzen da, ameztian barneratzeko. Lats bat zeharkatu eta eremu garbiago batera irteten da, Arizulu latseraino jaitsiz. Beste itxitura bat igaro, eskuineko bidetik segitu eta, handik metro gutxira, ezkerreko adarra hartzen da, La Majada mendateraino igotzen dena. Hemendik Botondela zidorrerantz doan lotura irteten da. Itxitura bat zeharkatu eta koniferen birlandaketen artetik jaisten da, bideak bide handiagora ematen duen tokiraino. Puntu horretan eskuinetara bide bat irteten da, Txarabitana zidorrarekin batzen dena, Markizeraino jarraitzeko ezkerretatik jarraitu behar da. Alternatibak: Kilometro bateko bidea egin ondoren, bidegurutze batean, Mandazainen zidorrarekin lotzen den Haitz Zabaleko bidea har daiteke. eta ibilbide laburra egin Kintanaraino zein Apinaizeraino joan.

ZidorraDistantziaDenboraZailtasuna
Marizurieta8,6 km2:20 hErraza

KMZ / PDF