Renabar zidorra

San Roman Kanpezutik Callejonera, Bardilusen inguruetan

Zidorra herriaren azkeneko eraikuntzetatik eta lehenengo soroetatik abiatzen da. Zenbait ur andelen ondotik igaro eta errepidea eta Izkiko ameztirako sarrerako atea den “El Juncal” (ihitoki) izeneko barrera zeharkatzen da. Ibilbidean zehar bilats zeharkatu behar dira eta azkenaren ostean bidezidor bat hartzen da, otadia zeharkatu eta berriro bidera daramana.

Hariztia Renabarren

Ur bide hauetan egoera onean dirauten haltzadiak daude. Metro batzuk harantzago, eta baso itxian sartu baino lehen, Mantxibio mendia eskuinetara ikusten da, Roya haitzaren oinetan eta Arrontzaila, Avellanedo, Soila eta El Santo harkaitza ere bai. Behin basoan, ezkerretara hiru bide lagata, eskuinetara dauden luberrien paralelo jarraitzen da. Hurrengo bidegurutzean, Izki ibairaino jaisten den ezkerretarako bidea hartzen da, eta eskuinetara nolabaiteko Talaia naturala iristen da, nondik Izkiren eta Mendizorrotzen hegoaldeko magalaren ikuspegi ederra ageri den. Hor bidea utzi eta Zubietara doan zidorra hartzen da. Harrizko zubia dago han. Handik aurrera bideak Mandazainen zidorrarekin bat egiten du.

Alternatibak: Bardilusen inguruetan, non zenbait zidor biltzen diren, Mandazainen zidorrarekin lotzen da. Handik Kintana, Apinaiz edo Korresera, Ulibarriko zidorretik joateko bideak seinalatuta daude.

ZidorraDistantziaDenboraZailtasuna
Renabar4,0 km1:10 hErraza

KMZ / PDF