San Roman zidorra

EKorres eta San Roman Kanpezu artean

Korreseko harraska zaharretik irten eta Balearen leize-zuloko harkaitz zuloraino doan pistatik jarraitzen da. San Martineko haitzetatik behera segitzen da, ezkerretara desbideratu arte, Izki latsa zeharkatzen duen zubi batetik. Ulibarriko zidorra eskuinetara utzi eta zati zuzen batetik segitu ondoren, pista utzi eta ezkerretara gorantz egiten duen bide hareatsua hartzen da.

La Casillako mendatea

Eremu irekietatik eta ezkamezti eta ezpeldun hariztietatik igaro ondoren, zidorra bitan banatzen da, eskuinekoak La Casillako mendatera iristeko aukera eskaintzen du. Aurrera jarraituz, La Muela de San Romanerantz doan aldapa pikoa igotzen da, La Casillako mendimuinora heldu arte. Behin hor, eskuinetara egin behar da, sastraka artean aurrea egin eta San Roman hiribildurantz jaisten hasteko. Alternatibak: La Casillako mendi-muinotik mendebalderantz El Santo haitza inguratzen duen zidorraren aldagai bat hasten da. Handik metro gutxira haitzaren aterpe batean dagoen kripta txikiraino, San Roman baselizaraino hel daiteke. Zidorrera itzuliz pixka bat igo eta bidea zabaldu eta pagadi batean sartzen da. Jaitsiera hasten da eta, legar hobi zahar batera heldu baino lehen, zidorra eskuinetara desbideratzen da, eta sasi lautada bateraino garamatzan igoera leuna hasten da, gero ezkerretara desbideratu eta ….. prestatu deneko harkaitz tontorrera iristen da. Zidorra Castejon izenez ezagutzen den parajera jaisten da, non San Roman zidorrarekin topo egiten duen.

ZidorraDistantziaDenboraZailtasuna
San Román4,5 km1:40 hErtaina

KMZ / PDF