MT 10
Zailtasun tekniko handiko ibilbidea da, Costalera mendiko jaitsiera aldapatsuengatik, eta beharrezkoa da sasoi fisiko onean egotea, Ioar mendira igotzeko gainditu behar den desnibel handia dela eta; 1.414 metroko mendi honetara igotzeko 700 metrotik gorako desnibela gainditu behar da. Arabako Mendialdearen eta Kantabriar mendilerroaren eta Toloñoren bista ikusgarria da bertatik. Urez ongi hornituta joatea gomendatzen da, bidean ez baitago iturririk, eta Ioarrerako igoera, bide-zoru onetik egiten den arren, oso luzea eta gogorra egiten da, udan batez ere.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
23,5 km | 3:00 | 1.103 m | Handia |