MT 13
Zailtasun tekniko handiko ibilbide gogorra. Tarte batzuetan ezinbestekoa da bizikletatik jaistea aurrera egin ahal izateko. Hala ere, erakargarri turistiko ugari ditu; besteak beste, hauek nabarmentzen dira: Antoñanako harresiak, Urbisu eta Musitu bezalako herri txiki eta erakargarriak, eta Santa Teodosia baseliza, altueratik Harana mendean duela. Erroitegi herri txikiranzko bidean, harrigarria da Igoroingo haitzarteen egitura geologikoa.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
43,4 km | 5:30 | 838 m | Oso handia |