MT15 GR38 B

MT 15

Ibilbide oso gogorra da. GR-38 bidearen (Ardoaren eta Arrainaren Ibilbide Luzearen) zati handi bat egiten du. Okinarako bidean, beste aldaera bat aukeratu ahal izango dugu eguraldi txarra izanez gero, inguru horretan lokatz handia egon baitaiteke, neguan batez ere. Ibilbide honek ia Arabako Mendialde osoa igarotzen du eta, zalantzarik gabe, eskualde guztiaren ikuspegi osoa emango digu. Ibilbidean zehar indarra berreskura dezakegu eskualdeko herri ugaritan. Bidean izango ditugu, besteak beste, Antoñana, Maeztu, Markiz eta Urturi. Ibilbide honekin saiatu aurretik distantzia laburragoko beste ibilbideren bat egitea gomendatzen da, hau egiteko aparteko sasoi fisikoa behar baita.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
93,7 km12:152.261 mOso handia

KMZ / PDF