MT 02
Zailtasunik gabeko ibilbide labur hau Antoñanatik abiatu eta Sabandoko errekaren ibilguan barrena sartzen da. Arabako Mendialdeaz goza dezakegu bere distira osoarekin, batez ere udaberrian bertaratzen bagara. Oso ingurune pribilegiatua da basoaren eta ibaiaren artean. Naturaz gozatuz erlaxatzeko ingurune paregabea.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
5,8 km | 0:45 | 93 m | Txikia |