MT 05
Ibilbide honek Soilako gainaren ondoan hartzen du kotarik garaiena. Soilako gaina leku pribilegiatua da bere bista panoramikoengatik. Antoñanatik abiatuta, bide berdean barrena kilometro batzuk pedalei eraginez egin ondoren, bide berdea utzi eta Bujandarantz joko dugu. Aurrerago Korresera iritsiko gara, eta bertan Erdi Aroko parte zaharra bisitatu ahal izango dugu. Hortik aurrera ibilbidea gogorragoa izango da; igoera gogorra du Soila mendira eta, gero, Antoñanarako jaitsiera oso teknikoa da.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
11,5 km | 1:30 | 345 m | Media |