MT 08
Izkiko Parke Naturalaren bihotzean sartzen den ibilbide honek ikuskizun natural paregabea eskaintzen du. Parke honetako faunak eta florak, okil ertainek (Dendrocopus medius), baso-igel jauzkariek (Rana dalmatita), primula farinosak edo amezti zabalek, besteak beste, inguruko ibilbide interesgarrienetakoa egiten dute bide hau. Gogoan izan behar dugu ingurune babestuan gabiltzala eta une oro ingurunea errespetatu behar dugula.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
27,7 km | 3:30 | 510 m | Ertaina |