MT9 GR1

MT 09

Ibilbide paregabe hau baso-pistetatik igarotzen da, eta Arabako Mendialdeko alde mendebaldekoenera hurbiltzen gaitu. Urizaharrean, irten aurretik, hegoaldeko ate gotortua ikusiko dugu eta Pipaonen, berriz, Usatxi Museo Etnografikoa bisitatu ahal izango dugu. Lagranerako bidean, ibilbidea Kantabriar mendilerroko eta Toloñoko hegaletako pagadi zakarretan barneratzen da. Ibilbide honekin garai batean inguruko herriak lotzen zituzten bide zaharrak ezagutuko ditugu. Errepidez egin beharreko zatietan kontuz ibiltzea gomendatzen da.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
33,9 km4:15819 mErtaina

KMZ / PDF