NW – Bajo Los Corros

Nordic Walking Gunea Bernedo

Ibilbide erraza hau zirkularra da eta Bernedoko herrigunetik abiatuta, Angostina herrira hurbilduko gaitu, eta bidean, Cantabria-Toloño mendilerroko naturagunean, erkamezti eder bat ikusteko aukera izango dugu. Bernedotik hasita A-126 errepidea gurutzatuko dugu, eta hilerri ondoan agertzen den asfaltatutako bidea hartuko dugu. Laborantza-lursailen artean ibiliz Ega ibaia gurutzatuko dugu, eta eskuinean agertzen den lursail-bidera biratuko dugu. Bide nagusitik desbideratu gabe, erreka batzuk zeharkatuko ditugu eta A-3136 errepidea gurutzatuko dugu Angostina herrira ailegatu baino lehen. Herri honetan geldialdi txiki bat egiteko aprobetxatu dezakegu, Santa Coloma eliza begiesteko. Bernedo herrira bueltatuko gara erkamezti eder baten itzaletan egingo dugu.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
7,3 km2:05206 mErtaina

KMZ / PDF