NW – Cantarral

Nordic Walking Gunea Peñacerrada-Urizaharra

Ia 10km dituen ibilbide zirkularra da hau. Udal pilotalekutik iparraldera abiatuko gara, eta ibilbide berdea bezala, herria inguratuko dugu lursail-bide batera ailegatu arte, eta hauxe ezkerralderantz hartuko dugu. Laborantza-lursailen artean ibili ondoren, Payuetatik hurbil pasako gara, herria ezkerraldean utzita eta ibilbide berdetik urrunduz. Iparralderantz igotzen jarraituko dugu, udalerri mugara ailegatu arte, bertan ezkerralderantz biratuz eta igotzen baso bat zeharkatuko dugu. Ondoren Payuetara behera joango gara, eta herrian sartu Gabe, Urizaharrera bueltan eramango gaituen bidea hartuko dugu.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
9,8 km3:14224 mHandia

KMZ / PDF