Nordic Walking Gunea Kanpezu
Martxa nordikoko ibilbide hau Santikurutze-Kanpezuko herrian hasiko dugu, eta hego-mendebaldeko norabidea hartuta nafarroako Genevilla herrira doan bidea hartuko dugu, Camejas bidea jarraituz. Behin Encinedoko ermitara iritsi garenean, hurbil dagoen baltsa batera ailegatuko gara eta bueltako bidea hasiko dugu. Mendi-bide bat jarraituko dugu “Barzones” eta “Piedra Blanca” ingurutik pasatuz, eta Santikurutze-Kanpezu inguruan Castañal izeneko bide ezagunarekin lotzen da.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
10,9 km | 2:30 | 279 m | Ertaina |