Nordic Walking Gunea Maeztu
Ibilbide hau, hasierako zatian ibilbide urdinaren bide berdina jarraitzen duena, Izkiko parke naturalaren ingurura hurbiltzen gaitu. Maeztu herritik irteteko Tellazar kalea hartuko dugu, eta lursail-bide batetik hasita, Apinaizko herriraino ailegatuko gara, laborantza-lursailen artean eta urmaelen artean. Herriko kaleetan ibili eta berehala paraleloak dagoen kalea hartu behar dugu, gure ezkerretara dagoena, eta bide horretatik buelta eman, Apinaizko erdi-erdian sartu gabe. Gure pasealdi honetan, desbideratze bat aurkituko dugu, baina ez diogu kasurik egingo eta Izkiko parke naturalaren baso eder batean barneratuko gara. Gure ibilbidea bukatzear dagoela baieztatuko dugu A-4124 errepidea aurkitzen dugunean, laster Maeztun bueltan egongo garelako.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
9,9 km | 3:15 | 231 m | Handia |