Nordic Walking Gunea Maeztu
Ibilbide honek Arburu mendilerroraino hurbiltzen gaitu, artadien eta erkameztien artean,eta Vasco-Navarro bide-berdetik itzuliz. Ibiltzen hasiko gara Molino de Maeztu kaletik, Zekuiano norabidea hartuta. Bi kilometrotan zehar antzinako trenbidearen bide-berdetik ibiliko gara, eskuinaldean aurkituko dugun desbideraketa bat aurkitu arte. Hauxe jarraituko dugu Zekuiano herribildua bisitatzeko eta bere eliza bakartira zuzenduko ditugu gure pausuak. Bide amaieran, A-3114 errepidea gurutzatuko dugu, Arburu mendilerroraino igotzen den bidea jartzeko. Harkaitz-ertzara ailegatu barik, 5,5 kilometro ibiliko ditugu inguru eder naturalarekin disfrutatuz, berriro A-3114 errepidearekin topatu arte. Errepide honen tarte bat jarraituko dugu Zekuiano norantza hartuta. Ondoren, eskuinaldean aurkituko dugun bidea hartuta, A-4144 errepidera ailegatuko gara. Hemendik, bide bat eramango gaitu bide-berderaino eta hortik Maeztuko herrira itzuliko gara.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
13,6 km | 4:20 | 318 m | Oso zaila |