NW – La Dehesa / Jaunden

Nordic Walking Gunea Lagran

Oso ibilbide zaila da hau, luzera eta desnibela kontuan hartuta. Urizaharra norabiderantz doan A-3130 errepidea hartuko dugu. Laster, ezkerraldean agertzen den bidea hartuko dugu laborantza-lursailen artean ibiltzeko. Ibilbidea gorantz doa eta pagadi batean barneratuko gara, balio ekologiko handia duen Lagrango ureztatze baltsa inguratuz. “La Tejera” eta “Los Portillos” inguruak zeharkatuz, gure bidea GR-1 bide historikora lotzen da, Pipaón herriko inguruetara hurbilduz. Jarraituko dugu GR-1 bidetik A-3130 errepidea topatu arte, eta hauxe hartuko dugu eskuinerantz “Mojon de las Cruces” norabidean. Udalerri-mugatik ibiliko gara “Jaunden” mendirantz eta “Barrancogrande” ingururantz, ondoren basoko gerizpean jarraitzeko eta Laño bidea hartuko dugu tartetxo batean. Gero, eta Lagranera jaitsi beharrean, zuzen jarraituko dugu A-3132 errepidea aurkitu arte. Gurutzatuko dugu golf-zelaia inguratzeko

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
21,4 km3:50321 mOso zaila

KMZ / PDF