NW – La Horca

Nordic Walking Gunea Bernedo

Ibilbide zail hau Bernedoko herrian hasten da eta Okón baselizara doan bidea hartuko dugu. Baseliza honetara ailegatu baino lehen, ezkerretara dagoen bidetik desbideratuko gara baso itxi batean sartzeko, Cantabria-Toloño mendilerroko ipar hegala jarraituz. Igoera suabe batetik ibiltzen joango gara basoaren gerizpe atseginetik, eta A-2126 errepidea topatuko dugu, Bernedoko udalerri mugan hain zuzen ere. Errepide hau gurutzatuta, gure bidea jarraituko dugu, oraingoan maldan behera, pixkanaka gure hasierako puntura bueltatzeko.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
7,3 km2:15256 mHandia

KMZ / PDF