NW – La Laguna

Nordic Walking Gunea Maeztu

Maeztu herrigunetik abiatzen da ibilbide hau, Tellazar bidea hartuta Apinaiz herriko norabidean. Lehenengo bi bidegurutzetan zuzen jarraitu ondoren, lursail-bideak atzean uzten du Larrasoloko urmaelak, Sarrondo bidetik jarraituz. Seinaleztutako bideak, Apinaiz herrira eramango gaitu. Herria zeharkatuko dugu, eta bertan Andre Maria Birjinaren Zeuratzearen parrokia begietsi dezakegu eta aurkituko ditugun iturrietan freskatu gaitezke. Herri honen azkeneko eraikinak atzean utziz, gure ibilbidea jarraituko dugu lursail-bide batetik, A-4122 errepidean bukatzen dena. Errepide honetatik metro batzuk ibiliko ditugu, Birgara Barren norabidea hartuta. Gure eskuinean Olandina urmaela kokatzen da, naturaren aldetik balio interesgarria duena. Ondoren, eskuinaldean ikusten dugun lehenengo bidea hartuko dugu, Birgara Barren herrira eramango gaituena, San Adrián ermitatik hurbil pasatuz. Aurrerago, Maeztura bueltatu baino lehen, Virgen del Campo baseliza erromanikoa balioetsi dezakegu.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
11,2 km3:10180 mErtaina

KMZ / PDF