Nordic Walking Gunea Kanpezu
Luzerari dagokionez ibilbide zaila da hau, eta martxa nordikoan hastapenak dituztenei gozaraziko die. Aukera izango dugu lursail-bideetan eroso ibiltzeko baina baita era askotako lurretan zehar teknika hobetzeko. Santikurutze-Kanpezutik abiatuko gara Vasco-Navarro bide-berdetik doan ibilbidea hartuta, nafarroako lurren norantzan. Istora ibaia zeharkatu ondoren, bide-berdea utziko dugu, ibaiaren ibilera igoz Urbisuko herriraino. Mendebalderantz jarraituko dugu, eta Antoñanara doan bidean, Piérola komentu ondotik pasako gara. Hemendik Vasco-Navarro ibilbidetik bueltatuko gara bukaerako punturaino.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
17,2 km | 3:50 | 327 m | Handia |