NW – Peñahueca

Nordic Walking Gunea Peñacerrada-Urizaharra

Oso zaila den ibilbide hau Loza eta Baroja herrietara hurbilduko gaitu. Urizaharreko udal-pilotalekutik abiatuta, ibilbide urdinaren trazatua jarraitzen du Lozara ailegatu arte. Bertan, ibilbide urdina ezkerrerantz joaten da, eta gu eskuinaldera biratuko dugu asfaltatuta dagoen bide batetik jarraituz, eta lursailen eta belardien artean bidea igotzen doa. Laster bidea pixkanaka jaisten joango da Baroja herrira ailegatu arte. Hemen, ezkerraldean beste igoera bat egingo dugu mendian zehar. Ondoren behera joango gara ezkerraldean baltsa bat utzita eta ibilbide urdinaren parean jarraituko dugu Urizaharrera bueltatzeko.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
11,9 km4:00340 mOso zaila

KMZ / PDF