NW – Perriain / Cruz de Alda

Nordic Walking Gunea Harana

Ibilbide zaila hau zirkularra da eta haraneko zonaldetik altitude handietara eramango gaitu, Lokiz mendilerroari paralelolki ibiltzeko. Ibilbidea Alda herrian hasiko da lursail-bide batera abiatuz San Vicente de Arana herriraino ailegatuz. Hemen, pista batetik jarraituko dugu Nuestra Señora de Uralde baselizaraino. Zuzen jarraitzen duen bidea hartuko dugu, eskuinetara dagoen desbideraketari kasurik egin gabe, hau Iztora arroilara ailegatzen baita. Bidea Lokiz mendilerrorantz igotzen doa, eta inongo gailurrera heldu gabe, Somorredondo mendia inguratuko dugu eta Txintxullari eta Perriain (edo Cruz de Alda) mendien hegoaldeko isurialetik ibiliko gara. Laster bidea jaisten joango da Aldako herrirantz.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
11,3 km3:50321 mOso handia

KMZ / PDF