NW – San Vicente de Arana

Nordic Walking Gunea Harana

Alda herrian hasten den martxa nordikoko ibilbide erraza hau, Done Bikendi Harana herriraino hurbilduko gaitu. Behin A-2128 errepidea gurutzatuta, Biltegi Etxea izeneko eraikinaren ondoan dagoen bidea hartuko dugu. Ezkerretarako lehenengo biderantz bira egingo dugu, eta laborantza lursailen artean ibiliz San Vicente de Arana herrira ailegatuko gara. Bertan, geldialdi bat egin dezakegu San Vicenteko eliza miresteko. Ibilbidea jarraituko dugu herriaren kanpoalderantz eta, Nuestra Señora de Uralde baselizara ailegatu baino lehen, ezkerraldean eta pabilio baten ondoan dagoen lursail-bidea hartuko dugu. Salbarte industrialde txikira ailegatuko gara, eta bertan, eskuinera biratuko gara bide bat jarraituz eta baso eder batean barneratzeko. Berehala ezkerrean dagoen bide batera biratu beharko dugu, eta honek lursail-bide batera eramango gaitu Alda herrira bueltatzeko.

DistantziaDenboraDesnibelaZailtasuna
6,8 km2:2069 mMedia

KMZ / PDF