Sarrondo zidorra

Maeztutik Apinaizera

Zidorra Maeztutik irteten da, Zentro Sozialetik, bide asfaltatu batetik. Lehenengo bidegurutzean aurrez aurre segitzen da hurrengoraino, non ezkerretako bidea hartzen den. Bideak zuzen segitzen du, soroen artean, pistaren amaierako itxituraraino. Ondoren ezkerretako zidor estu batetik segitzen da, ameztiaren barrena. Basotik irtetean larre batera heldu eta ehizarako itxitura zeharkatzen da, baso landaketak dituen lur saila mugatzen duena.

Apinaizeko ikuspegia

Ameztiaren paralelo segitzen da, basaerramu polit baten parean eskuinetara ondo markatuta dagoen zidorra hartu arte. Puntu honetan Larrabila zidorrarekin batzen den eta Korreseraino doan ezkerreko bidea uzten da. Oinez jarraituz, zidorra Apinaiz Korresekin lotzen zuen bide zaharrarekin batu eta ameztian barrena sartzen da. Itxitura bat eta zelai txiki bat zeharkatu ondoren, La Toba edo El Cañaveral izeneko urmael txikia ikusten da. Bideak segitzen du, mendi magalaren erdi paretik, paisaia ireki batetik, nondik Alorreko Andre Mariaren baseliza ikus daitekeen. Bidegurutzean aurrez aurre jarraitzen da Apinaizeraino heldu arte. Alternatibak: Larrabila zidorrarekin lotu eta, horrela, Korreseko Erdi Aroko herri gunera hel daiteke.

ZidorraDistantziaDenboraZailtasuna
Sarrondo4,3 km1:15 hErraza

KMZ / PDF